El Calendario Maya

MAIA EGUTEGIA ABIAN DELA

In Artículos on 2012/02/07 at 1:22 pm

Poztasunez jarri gara zuekin kontaktuan jada MAIA EGUTEGIA ABIAN DELA esateko. Ziurrenik izan duzue proiektu honen berri, baina hala eta guztiz ere aurkezpen labur bat atxikitzen dizuegu, proiektua zertan datzan argitzeko.
Getxoko Udaleko Euskara eta Immigrazio zerbitzuek bultzatutako proiektu berri honek, gai hauetan interesatuta dauden elkarte eta pertsonak elkarlanean jartzea proposatzen du. Gure herrian bizikidetza sendotzea da nahia, denok elkar ezagutu, amankomunean ditugun alderdiak jorratu, desberdintasunetatik ikasi eta Getxo eta bertako herritarrei gizarte berri baten existentzia posible dela agerrarazi.
Honegatik, sormenean oinarritzen da programa. Proiektuak ikuspegi interkultural batetik landu behar dira, kultura desberdinak kontuan hartuz, denon artean gure ingurua aberastuko baitute. Honetarako euskara eta euskal kulturaren tradiziozko espazioak erabiliko dira, baita herriko festa egunak ere. Maia Egutegiak dakarren profezia jarraituz jarri da proiektu hau martxan.
Ekintza dibertigarri eta zoroa izango da, munduari eta herriari gizarte orekatu baten eraikuntzan elkarlanean aritzearen garrantzia erakutsiko diegu. Helburu hauetan interesatuta gauden elkarte eta pertsonak izango gara hitza hartuko dugunak.

Hau guztiagatik, topaketa sortzailea izan dadin nahi dugu, denok elkar ezagutu, proiektua ongi ulertu, aukera eta ideia ezberdinak aintzat hartu, eta honen guztiaren gainetik, une atsegingarria pasa “mundua salbatzeko zer egin dezakegun” pentsatuz.

Romo Kultur Etxean (Lope de Vega kalea 12 – Romo) itxarongo zaituztegu, larunbat honetan goizeko 10:00etan (kafea eta galletak izango ditugu). Bertan eguerdiko 13:00ak arte egongo gara, eta hortik aurrera “denboraren atzerako kontaketa hasiko da”.
Besarkada handi bat eta edozein kezka edo galdera duzuela, gurekin harremanetan jartzeko zalantzarik ez izan Facebook edota Bloga bidez.

Maia.Egutegia

Parte.Hartzeko.Oinarriak

  1. […] egutegia proiektuak edo dinamikak euskara eta immigrazioa lotzen ditu; gai hauetan gabiltzan pertsonak eta elkarteak ezagutzeko eta elkarlanean ipintzeko modua topatu nahi dute Getxoko Udaleko Euskara eta Immigrazio […]

Deja un comentario