El Calendario Maya

Getxo bizikidetzarantz

In Artículos on 2012/04/18 at 10:19 am

Entreamigos – Lagun Artean GKEak aurkeztutako “Munduko Mitologia eta Kondairak” proiektuaren helburua da munduko mitologiaren, kondairen eta ipuinen bidez Getxoko aberastasuna eta kultura-aniztasuna ezagutaraztea. Halaber, proiektuak euskal kulturaren eta atzerriko beste kulturen arteko loturak aurkitu nahi ditu, asko baitira, eta, horretarako, egun batez mendian elkarrekin biziko gara. Horren guztiaren xedea da udalerrian bizikidetza sustatzea.
Antolatutako jarduerak datorren apirilaren 20an hasiko dira Algortako liburu-azokan, eta maiatzaren 20an bukatuko dira; egun horretan, kultura arteko irteera bat egingo dugu Anbotoko ingurura.
Liburu-azokara etorriko direnek aukera izango dute ezagutzeko Euskal Herriko eta munduko ipuinak, kondairak eta hainbat egutegi. Gainera, hala nahi dutenek beren ipuina edo kondaira utz dezakete azokan, eta, bide batez, gunea aberastu. Azokan parte hartzera animatzen direnek aukera izango dute ondoren antolatuko den kultura arteko mendi-irteerara etortzeko.
Istorioak uzten dituztenek Anbotoren inguruan antolatutako txango batez gozatuko dute; hain zuzen ere, Urkiolako Parke Naturalean. Euskal mitologian duen garrantziagatik aukeratu da mendi hori. Parte-hartzaile gehiegi izanez gero, guztien artean aukeraketa bat egingo da.
Urkiolan, interpretazio-zentroa bisitatu eta mendi batera igoko gara. Gailurrean, mendien euskal tradizioari buruzko istorioak elkarri kontatuko dizkiogu eta, parte-hartzaileek nahi izanez gero, haiek ere istorioak ere kontatuko dituzte.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: