El Calendario Maya

Bigarren zati hasten dugu

In Artículos on 2012/07/02 at 1:02 pm

Atseginez jakinarazten dizuegu gaurtik uztailaren 20ko 23:59ak arte irekita egongo dela “Maia Egutegia” Proiektuaren bigarren fase honetarako proiektuak aurkezteko epea; proiektu horien arteko bat 2.000 eurorekin lagunduko da eta, gainera, abian jartzeko laguntza ere jasoko du.
Dakizuen bezala, ideiak etorkinen eta bertokoen parte-hartzea sustatzera bideratuak egon behar dira, pertsona horiek jarduera berberetan bil daitezen, euskal kultura zein egun gure tradizio, festa, hizkuntza eta ingurunearen berezitasunetara hurbiltzeko lan egiten ari direnenak aberastuko dituztenak.
Oraingoan, proiektuak komunikazioaren ingurukoak izan behar dira, aukera ugari izanda:
– Ahozko komunikazioa (hurbilketa hizkuntza-gaietara)
– Ikus-entzunezko komunikazioa edo grafikoa (film laburrak, komikiak, erakusketak eta abarrak)
– Arte eszenikoak (fusioak, antzerkia, dantza…)
– Biltzeko eta istorioak, ezagutzak eta abarrak transmititzeko guneen sorkuntza (tailerrak, topaketak, etab.)
Hauek dira joan den zapatuan egindako topaketan planteaturiko ideien arteko batzuk, hala ere, badaude askoz gehiago, zalantzarik barik buruan edukiko dituzuenak.
Garrantzitsua da kontuan hartzea proiektu hauek jada udalerriko egutegian irailaren amaierara arte markatuta dauden gune, festa, jaialdi edo jardueretan txertatzeko aukera, horrela horietan gure parte-hartzea sustatu ahal izateko eta horretarako gune bereziak sortu behar ez izateko, beraz, Udalaren orria bisitatzera animatzen zaituztegu, buruan duzuen proiektuarekin zein gertakizun sendo dezakegun baloratze aldera (www.getxo.net).
Zuen ideien zain gaude!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: