El Calendario Maya

Ba dago…Jaialdia

In Artículos on 2012/12/19 at 1:38 pm

Solstizio Jaialdian DJ gunea edukiko du, Ibon Fernández Euskadi Irratiko esatariarekin. Horrek euskal eta nazioarteko musikari batzuen gaiak proposatuko ditu; eta herritarren partaidetza bultzatzeko mezuak esan ere. Nahien kuboa, GetxOnen laguntzarekin sortutako gunea, lau panelek osatuta egongo da eta horietan proiektuaren galderari erantzun ahal izango dio publikoak, hau da “Zer egingo zenuke, mundua aldatu ahal izango bazenu?”. Jardueretarako guneak dantzak, musika, erakustaldiak eta abar eskainiko ditu eta baita Ipuin kontalari baten narrazioa ere. Alde gastronomikoan kultura desberdinetako jakiak dastatzeko aukera egongo da eta Algortako Geltokiko plazaren inguruetan ere hainbat jarduera izango dira, dauden merkataritzako 30 establezimendu baino gehiago dinamizatzeko. Establezimenduak 23:00etara arte egongo dira zabalik, ospakizunarekin bat egiten. Batzuek, gainera, beren proposamenak egingo dituzte. Jaian parte hartuko dutenen artean “Making Off” pop taldea, SIKAP entitatea, Berdintasuna elkartea, Gusana liburudenda, Itxartu taldea, Areatza Fanfarrea, “Getxo etorkinak” Plataforma eta inguruko merkatariak egongo dira.
Udaleko Euskara eta Immigrazioko Zerbitzuek bultzatutako “Maia egutegia” proiektuak 2012an bertoko eta migratutakoen arteko interakzioaren eta bizikidetzaren alde lan egin du.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: